Zer eman dezaket?
Odola ez da fluido bat, ehun bat baizik. Odol osoa, zatikatu ostean, 3 osagaitan banatzen da: globulu gorriak (hematieak), plaketak eta plasma. Odol-emate bakoitzetik 3 odol-osagai hauek lortzen ditugu, bakoitzak erabilera ezberdinak ditu, eta 3 gaixori lagun diezaiekegu.
Plasma odolaren osagairik arinena da eta bolumen zirkulatzailearen %55 da. 70 kiloko pertsona batek 5 odol litro inguru ditu eta horietatik 3 plasma dira. -30 gradu zentigradutara izoztuta 3 urte iraun dezake. Bere osaketaren %90 ura da gehi proteinak eta gatz mineralak. Plasmaren proteina hauek zatikatzean ondoko odol-deribatuak eskuratzen dira:
- Albumina (ehunetara hormonak eta sendagaiak garraiatzen dituen proteina).
- Immunoglobulinak (infekzioetatik defendatzeko eta babesteko).
- Koagulazio-faktoreak (zauririk dagoenean odoljarioa eteteko ardura dute).
Plaketek funtzio koagulatzailea dute, eta eransgarri gisa jarduten dute arteriei, zainei edo kapilarrei eragiten dieten zauri edo lesioen kasuan. Bizitza laburrena duen odol-osagaia da (5-7 egun), eta giro-tenperaturan kontserbatzen da, etengabe mugituz, koaguluak sortzea saihesteko. Tronbopenia, edo plaketen defizita, ohikoa da leuzemia bezalako gaixotasunetan eta hainbat minbizi-motatan; hemorragia handiak sortzen dituzte, plaketen transfusioarekin bakarrik lehengoratzen direnak.
Odola emateaz gain, plasma, plaketak, organoak, ehunak, ama esnea, hezur-muina eta zilbor-hestea eman dezakezu.